lunes, 2 de enero de 2017

Ekintza

Aurrekoan Ekintza ikastetxeko 6. mailako ikasleak izan genituen magisteritza eskolan, musikan sortutako jarduera batzuk praktikan jartzeko eta horiek ebaluatzeko. Lanaren garrantzia jarduera praktikan jartzea eta ebaluatzea zen, horregatik lana banatua izan da, hau da,  GA1 eko ikasleak ariketak sortzeaz arduratu dira, eta GA2 koak berriz aztertzeaz eta ebaluatzeaz.

Emozioak lantzeko tailer ezberdinak sortu dituzte beste klaseko ikasleek eta beraien helburua honako hau zen, musikarekin erlazionatutako ariketak egitea eta tailerretik pasatzen ziren umeei emozio hura transmititzea. Gure lana berriz, ikasle hauek egindako jarduera aztertzea, ebaluatzea eta azkenik hausnarketa bat egitea.

Ekintzako ikasleak arratsaldeko 15:30tan iritsi ziren unibertsitatera eta 6 ikasleko taldetan hasi ziren tailerretara sartzen.  Haserrearen tailerra izan zen guk ebaluatu duguna eta bertatik 3 talde ikusi genituen pasatzen.

Haurrekin izandako tratuari dagokionez: hasiera batetik irakasleak oso modu profesionalean aritu ziren. Hau da, umeak pertsona ezezagun batekin egoteak zertxobait urduri egotera eraman ditu eta hori ekiditeko irakasleak oso modu adeitsuan egin zieten ume guztiei. Hala ere, hasiera batean ikusi zen komunikazio arazoak zituztela elkarren artean, urduri eta konfiantzarik gabe baitzeuden ikasleak. Baina konfiantza ematen saiatu ziren era goxoan hitz egiten eta zituzten zalantza guztiak argitzen, era horretara jarduera burutzeko zertxobait konfiantza gehiagorekin egoteko umeak, nahiz eta denbora gutxi zeukaten elkar ezagutzeko.


Sormenari dagokionez burutu zituzten jarduerak gure ustez maila egokia zuten. Izan ere, urduri eta barrezka dauden ume batzuei haserrea sentiaraztea oso zaila dela iruditzen zaigu. Haserrea sentitzeko azkenean pertsona bat ezagutu edota gustukoa ez den akzio bat burutu behar da, eta honakoa ez da kasua izan. Beraz, hasieran bai umeak pixka bat deseroso sentitu ziren alarma zarata hastean baina gero musika tresnak elkarrekin jotzean pixkanaka lortu zuten ordena batera iristen eta guztien artean burutzen jarduera.

Jarduera burutu den eszenatokiari dagokionez egokia dela iruditzen zaigu, izan ere umeek instrumentuak jotzeko lekua soberan zuten eta borobilean jartzeko ere elkarren artean hitz egiteko. Bestetik, musika ondo entzuten zen eta instrumentuekin sortutako zarata ere ondo isladatzen zen gela horretan,hau da, ez zuen ekorik egiten eta egoki entzuten zen.

Emozioa sentiaraztea zaila denez hautatutako musikaren zuzentasuna zenbaterainokoa izan den ez dakigu. Izan ere aipatu dugun bezela jarduera egin bitartean hainbat faktore zeuden, komunikazioa eza, barreak, urduritasuna, beraz haserrea ez dute askok sentiarazi. Eta jarri duten musika sirena batzuen zarata izan da. Honekin umeak pixka bat deseroso jarri ziren baina haserrea sentitu zuten ez zen argi geratu, gehienek sentipen arraroak izan baitzituzten, desorientatuak baitzeuden.


Talde honek landutako emozioa, haserrea da, ez da sentimenduetatik errazena. Hala ere, lortu zuten hau transmititzea LH 6. mailako ikasle hauei, musika erabiltzeak emozio ezberdinak transmititzeko oso egokia da, batez ere, bigarren  zatian egindako tresna musikalen erabilpenarekin. Hasierako zatian, polizien sirenak, beste zarata batzuen artean,  oso bolumen altuan jartzerakoan, lehenago aipatutako emozioa transmititu nahi zuten, aldiz, beste emozio batzuk aipatzen zituzten zarata hauei buruz galdetzen zietenean. Hau gertatzen da, gure ustez, haserrea ez dagoelako ondo ikusia gure gizartean eta hau ez dutelako espresatzen. Gainera, haserrea sentiaraztea ikasleei pixka bat arriskutsua izan daiteke, haserre baldin badago ume bat ariketa hasieratik ez duelako ondo hartuko orokorrean.

Taldeko partaide guztien rolari dagokionez,guztiek bete dutela esan beharra dago. Gutxi gora behera denen parte hartzea antzekoa izan da, nahiz eta beti egon norbait besteek baino rol garrantzitsuago bat hartzen zuena. Ikasleak ziren ariketa guztietan garrantzitsuenak, eta beraz, gehienean, irakasleen betebeharrak ariketa azaltzera eta honen gidari izatera mugatzen ziren. Gure ustez oso egokia da hau egitea, esperimentu honen aztergaia ikasleak baitziren, eta modu honetan libreago sentiaraz daitezkeelako.

Bestalde, umeei azalpenak ematerako garaian, orokorrean, zaila izaten da zuzena eta zehatza izatea, eginbehar honetaz gain, haurren atentzioa erakartzea ez delako batere erraza. Horregatik, esan dezakegu, beraiek egindako lana puntu honen inguruan egokia izan zela, haur ia guztien atentzioa erakartzea lortu zutelako. Batez ere, hasierako zatian, jardueraren sarreran lehen inpresioa egokia izan dadin esfortzu asko egin dute, hortaz, azalpena ondo bideratzera eraman die honek. Agian, esan dezakegu hurrengo baterako hobekuntza moduan, jarduera hasieran jarritako zaratak ezer azaldu gabe umeak nahastu egiten zituela eta azalpenen bat egiteak lagunduko liokeela jarduerari zentzua ematen, ideia egokia iruditzen zaigu, baina, beste era batera eginda errazago azalduko zen haserrearen sentimendua.




Parte hartzeari dagokionez, esan dezakegu jarduera planteatu dutenek, ondo egin dutela zati honi dagokionean, umeak parte hartzera bultzatu dutelako. Hasiera batean, umeak lotsaturik zeuden eta parte hartzea kostatzen zitzaien, baina, pixkanaka konfiantza hartzen zihoazen eta jarrera aktiboagoa zuten jarduera honetan.

Horrez gain, Ariketak dinamikoak izan ziren, eta denbora gehienean ikasleen parte hartzea eskatzen zuten, nahiko modu dibertigarrian. Gainera, denbora guztian, ikasleei euren iritziak, esperientziak… kontatzera bultzatzen zituzten, eta honek ikasleak gehiago inplikatzera daramatzala uste dugu. Hala ere, bileran aipatu bezala, denbora luzeegia zela uste dugu. Hortaz aparte, guri, ariketa berdina behin eta berriz ikustea nahiko astuna egin zitzaigun, baina horrek ez du zerikusirik beste taldeak egindakoarekin.

Azkenik, Euskara maila ere egokia izan da, izan ere, ikasle batzuk joera handia zuten gaztelaniaz hitz egiteko eta irakasleek oso ondo bideratu zuten zentzu horretan zeren eta ez zieten gaztelaniaz erantzuten baizik eta euskaraz jarraitzen zuten jarduera. Hala ere, kasu hau ikasle batzuekin besterik ez zen gertatzen eta gehiengoak euskaraz egiten zuen. Irakasleen partetik paregabea izan da, euskara maila egokia erabili baitute.


Hona hemen argazki eta bideo batzuk!! Bideo batzuk ezin izan ditugu igo videoaren pisua izugarria zelako eta ez dugu lortu igotzea, hala ere bideo hauetan atalak ondo agertzen direla  iruditzen zaigu.






martes, 29 de noviembre de 2016

Ikasgai benetan ederra, zoritxarrez amaitu da

Hasteko, oso gustora egon izan naizen ikasgai bat izan da. Nire bizitzan teknologia eta batik bat ordenagailua oso funtzeskoak dira eta oso gogoko ditut. Beraz, irrrika handia nuen ea nolakoa izango litzatekeen klase hau. Izan ere, orain arte informatika izan dudanean beti berbera egiten genuen. Irakasleak bere txapa bota guk lan batzuk egin eta gehienetan jolasetan aritzen giñen.

Baina oraingo ikasturte honetan, irakasleak gure partaidetza bereziki eskatzen zuen eta azalpen bikainak eman izan ditu beraz gehiago konektatzen genuen eta nik uste primeran joan dela dena. Egia esan, noiz edo noiz deskonektatu izan dugu ,izan ere goizeko 8:30 izaten ziren klaseak eta denok dakigu ordu horiek kritikoak izaten direla. Hala ere primeran funtzionatu dugu.

Konturatu naiz, Ikt-ei buruz asko ikasteko nuela eta hezkuntzan duen funtzionamendu eta garrantzia ere ikasteko baliagarria egin zaidala. Guretzako, etorkizunean teknologia hau menderatzeak laguntzak emango dizkigu izan ere dena aurreratuz doa abiadura handi batean.

Eskola tradizionalen inguruan egon gara hitz egiten, eskola 2.0 ko ezaugarriak ikusi ditugu, web 1.0, web 2.0 eta web 3.0 ere ikusi ditugu. Horiez gain, eten digitala, alfabetizazioa, pribatasuna interneten, ikt-en erabilera on zein txarrak. Hainbat eta hainbat dira aurten ikasi ditugun kontzeptuak.

Guzti honekin amaitzeko, esan nahi dut oso gustora sentitu naizela klasean eta dinamika eta giro oso ona izan dugula irakasleari esker.

 Besterik gabe eskerrikasko Begoña!! :)
 Faltan botako zaitugu!!



viernes, 25 de noviembre de 2016

Azken Klasea

Gaurko eguna Ikt-en izango dugun azken klasea izango da. Bertan, irakasleak azterketaren funtzionamendua azaldu digu eta horri buruz hitz egiten egon gara. Horretarako argazki batzuk bidali dizkigu gure emailetara eta guk taldeka bat aukeratu behar izan dugu komentatzeko.
Komentatzeko garaian deskripzio bat egin behar dugula esan digu azterketan eta gero bertan ikusten genuena ikasgaian emandako teoriarekin lotu. Beraz, taldeka hasi gara guri iruditzen zitzaiguna azaltzen eta irakasleak bideratu egin gaitu edota azalpenak eman izan dizkigu guk ondo jakin ahal izateko zer egin azterketan.
Bakoitzak amaitu duenean, pixkabat egon gara honi buruz hitz egiten eta honekin amaitu da gure klasea. Orain guztiok dakigu azterketan nolako lana egin behar dugu eta gure zalantzak argituak geratu dira.

Hona hemen hausnartzeko argazki batzuk:







lunes, 21 de noviembre de 2016

Praktiketatik bueltan

Klasea honekin hasteko praktikaldian izan ditugun esperientziak transmititu ditugu klasean eta oso interesgarriak izan direla iruditzen zait. Hainbat eta hainbat gertakizun agertu dira eta irakasle papera oso polita baino ez dela lan erraza ikusi ahal izan dugu.

Geroago, bertako esperientziak eta gertakizunak eskolan emandako edukiarekin lotzen saiatu gara eta beraz Ikt-etan zentratu gara.

Nabarmentzeko, nire eskola web 2.0an dagoela sarturik eta arbel digitalak menderatzen dituzte. Oraindik aurrera pauso batzuk ari dira ematen eta pixkanak ari dira hobetzen baina oraindik ez daude web 3.0an.


viernes, 14 de octubre de 2016

Gure taldearen azken presentazioa: Praktika Ona

Gure azken presentazioa burutzeko baliabide berria erabili behar genuen eta horretarako google maps eta storyjumper deritzona erabiltzea erabaki ditugu. Bertan, ikasleei jarritako jardueran, mapa bat emango zaie eta beraiek google maps aplikazioa erabiliz kokatu egin beharko dute eta jarritako puntura iritsi beharko dute. Ordea, bidean ikusten dituzten zuhaitzekin erreparatu beharko dute eta sailkatu geroago.

Hemen jartzen dut aurkezpena egiteko erabili genuen baliabide berria:

Book titled 'GOOGLE MAPS ERABILTZEN'Read this free book made on StoryJumper

jueves, 13 de octubre de 2016

Eten Digitala

Gaurko honetan, nire taldeari egokitu zaio aurkezpena egitea eta eten digitalaren inguruan egin dugu hain zuzen ere. Hasteko, eten digitala zer den azaldu dugu. Gero, teknologia eta desberdintasun sozialak azaldu ditugu bertako gauza positibo eta negatiboak nabarmenduz. Horren ondoren, generoan nolako desberdintasunak dauden azaldu dugu bertan 4 mota desberdinduz. Guzti hau azaldu eta gero mugikorrek nolako eragina duten nabarmendu dugu. Jarraian belaunaldien eten digitala azaldu dugu




Hasteko, eten digitala, teknologiarik gabe hezi direnen eta teknologiarekin hasi direnen artean dagoen desberdintasunari deritzo, bertan hiru eten digital azalduz, lehenengoa (baliabideak lortzeko orduan), bigarrengoa (erabileran) eta hirugarrengoa (erabilpen motak).

 Eten digital hauengatik desberdintasun handiak sortzen dira gizartean eta alde onak eta alde txarrak dakar desberdintasun honek:

 Alde onei dagokionez :

 - Lanbide eta egonkortasun soziala hazten ditu.
 - Lan egiteko moduak aldatzen ditu.
 - Bizitzeko modua aldatzen dute.
 - Herrialdeak aldatzeko ahalmen handiago lortzen ditu.

 Alde txarrei dagokionez:

 - Isolatuak geratzen ari dira garapenean dauden herriak.
 - Eten digitala informaziozkoteknologiak eragin du.
 - Informazioaren asimetriak arazo sozial larriak ekartzen ditu.
 - Informazioaren segurtasuna eta gizabankoaren pribatutasunaren beharra eragiten du.
 - Informaziozko teknologiak osasun fisiko zein psikologikoari eragiten dio.



 Zer da generozko eten digitala? Bertan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak agertzen dira, bertan 4 eten mota ezberdin sailkatuz. Honako hauek dira:
 - Etena sarbidean
- Etena erabileran
 - Etena erabilpen motan
 - Etena sormenean

 Horrez gain, eten digitala mugikorrak eragiten dutela nabarmentzen da. Bestalde, generazioen eten digitala aipatu beharra dago. Bertan, helduek teknologia behartuta erabiltzen dutela aipatzen da, aldiz umeak bertan bizi dira.Kontuan hartu behar da gainera beste marginazio mota bat gertatu ahal daitekeen gaur egungo teknologia dela eta. Gainera, lehen aldiz, belaunaldi gaztea askoz hobeto dago preparatua belaunaldi zaharra baino teknlogiari dagokionez eta kasu asko daude gurasoak seme alabei azaltzeko eskatzen dietela.

 Azkenik, bertako eta atzerriko digitalak ezberdinduko ditugu:

 -Bertakoa: Teknologiarekin hasi eta hezi direnak.
 -Atzerrikoa: Teknologian geroago intregatu direnak.



 

lunes, 10 de octubre de 2016

Ikt-ak nola erabili egoki

Hasteko teoriarekin web 2.0 zentratu gara eta bertan dauden komunikazio tresnetan oinarritu gara. Jarraian hau nola dagoen sailkatuta ikusi dugu: komunikazio asinkronikoa, para-sinkronikoa, sinkronikoa eta ia-sinkronikoa. Hauen inguruan minutu batzuk hitz eta gero jarraitu egin dugu.

Bestalde, alfabetizazioa oso garrantzitsua da. Hau da informazioa nola bilatu, non bilatu, nola konpartitu. Hau egiteko baliabideak: youtube, movie maker, skype, eskola 2.0, bloga eta abar dira. Guzti hau ikt-ei buruz lortzen dugula.

Nahiz eta teknologia kasu askotan ondo erabili beste batzuetan txarrerako ere bada. Pentsatu beharrean askok internetera jotzen dute bertan bait dago dena eta horrela ez dute lantzen beraien pentsamendua. Gainera, gero eta gehiago erabiltzen da gizartean eta sekulako dependentzia dago teknologiarekiko. Hori guztia erabilera egoki bat eman ez zaiolako da nire ustez eta azkenean ni barne teknologiaren mende bizi gara.

Azkenik aipatzeko, hezkuntzan usten da arbel digitalekin edota beste baliabideekin aritzea hezkuntzan berritzea dela baina kontua da duela 20 urteko metodologia berbera erabiltzen dutela eta beraien ustez berritzen ari direla.