viernes, 14 de octubre de 2016

Gure taldearen azken presentazioa: Praktika Ona

Gure azken presentazioa burutzeko baliabide berria erabili behar genuen eta horretarako google maps eta storyjumper deritzona erabiltzea erabaki ditugu. Bertan, ikasleei jarritako jardueran, mapa bat emango zaie eta beraiek google maps aplikazioa erabiliz kokatu egin beharko dute eta jarritako puntura iritsi beharko dute. Ordea, bidean ikusten dituzten zuhaitzekin erreparatu beharko dute eta sailkatu geroago.

Hemen jartzen dut aurkezpena egiteko erabili genuen baliabide berria:

Book titled 'GOOGLE MAPS ERABILTZEN'Read this free book made on StoryJumper

jueves, 13 de octubre de 2016

Eten Digitala

Gaurko honetan, nire taldeari egokitu zaio aurkezpena egitea eta eten digitalaren inguruan egin dugu hain zuzen ere. Hasteko, eten digitala zer den azaldu dugu. Gero, teknologia eta desberdintasun sozialak azaldu ditugu bertako gauza positibo eta negatiboak nabarmenduz. Horren ondoren, generoan nolako desberdintasunak dauden azaldu dugu bertan 4 mota desberdinduz. Guzti hau azaldu eta gero mugikorrek nolako eragina duten nabarmendu dugu. Jarraian belaunaldien eten digitala azaldu dugu




Hasteko, eten digitala, teknologiarik gabe hezi direnen eta teknologiarekin hasi direnen artean dagoen desberdintasunari deritzo, bertan hiru eten digital azalduz, lehenengoa (baliabideak lortzeko orduan), bigarrengoa (erabileran) eta hirugarrengoa (erabilpen motak).

 Eten digital hauengatik desberdintasun handiak sortzen dira gizartean eta alde onak eta alde txarrak dakar desberdintasun honek:

 Alde onei dagokionez :

 - Lanbide eta egonkortasun soziala hazten ditu.
 - Lan egiteko moduak aldatzen ditu.
 - Bizitzeko modua aldatzen dute.
 - Herrialdeak aldatzeko ahalmen handiago lortzen ditu.

 Alde txarrei dagokionez:

 - Isolatuak geratzen ari dira garapenean dauden herriak.
 - Eten digitala informaziozkoteknologiak eragin du.
 - Informazioaren asimetriak arazo sozial larriak ekartzen ditu.
 - Informazioaren segurtasuna eta gizabankoaren pribatutasunaren beharra eragiten du.
 - Informaziozko teknologiak osasun fisiko zein psikologikoari eragiten dio.



 Zer da generozko eten digitala? Bertan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak agertzen dira, bertan 4 eten mota ezberdin sailkatuz. Honako hauek dira:
 - Etena sarbidean
- Etena erabileran
 - Etena erabilpen motan
 - Etena sormenean

 Horrez gain, eten digitala mugikorrak eragiten dutela nabarmentzen da. Bestalde, generazioen eten digitala aipatu beharra dago. Bertan, helduek teknologia behartuta erabiltzen dutela aipatzen da, aldiz umeak bertan bizi dira.Kontuan hartu behar da gainera beste marginazio mota bat gertatu ahal daitekeen gaur egungo teknologia dela eta. Gainera, lehen aldiz, belaunaldi gaztea askoz hobeto dago preparatua belaunaldi zaharra baino teknlogiari dagokionez eta kasu asko daude gurasoak seme alabei azaltzeko eskatzen dietela.

 Azkenik, bertako eta atzerriko digitalak ezberdinduko ditugu:

 -Bertakoa: Teknologiarekin hasi eta hezi direnak.
 -Atzerrikoa: Teknologian geroago intregatu direnak.



 

lunes, 10 de octubre de 2016

Ikt-ak nola erabili egoki

Hasteko teoriarekin web 2.0 zentratu gara eta bertan dauden komunikazio tresnetan oinarritu gara. Jarraian hau nola dagoen sailkatuta ikusi dugu: komunikazio asinkronikoa, para-sinkronikoa, sinkronikoa eta ia-sinkronikoa. Hauen inguruan minutu batzuk hitz eta gero jarraitu egin dugu.

Bestalde, alfabetizazioa oso garrantzitsua da. Hau da informazioa nola bilatu, non bilatu, nola konpartitu. Hau egiteko baliabideak: youtube, movie maker, skype, eskola 2.0, bloga eta abar dira. Guzti hau ikt-ei buruz lortzen dugula.

Nahiz eta teknologia kasu askotan ondo erabili beste batzuetan txarrerako ere bada. Pentsatu beharrean askok internetera jotzen dute bertan bait dago dena eta horrela ez dute lantzen beraien pentsamendua. Gainera, gero eta gehiago erabiltzen da gizartean eta sekulako dependentzia dago teknologiarekiko. Hori guztia erabilera egoki bat eman ez zaiolako da nire ustez eta azkenean ni barne teknologiaren mende bizi gara.

Azkenik aipatzeko, hezkuntzan usten da arbel digitalekin edota beste baliabideekin aritzea hezkuntzan berritzea dela baina kontua da duela 20 urteko metodologia berbera erabiltzen dutela eta beraien ustez berritzen ari direla.



martes, 4 de octubre de 2016

Amara Berri

Aurrekoan Amara Berri sistema nolakoa zen jakiteko, hitzaldi bat izan genuen unibertsitateko areto nagusian. Oso interesgarria iruditu zitzaidan beste hezkuntza mota baten eredua ikustea eta honako hau azaldu zuten.

Amara Berrik hainbat eskola ditu martxan. bere proiektuarekin eta sare gisa funtzionatzen du.

Bertako sistema honela dago osaturik:

- Lana txokoetan egiten da.
- Testu libururik gabe.
- Departamenduetan egiten da lan.
- Lanen oinarria: liburutegia
- Lan guztiek dute zertarako bat, esaterako irteera bat kanpora.
- Zikloetan adin nahasketa bat dago: (1-2),(3-4),(5-6).

Honez gain, 4 hedabide mota aurkitzen dira Amara Berri sisteman lana egiteko: tv, prentsa, irratia eta txikiweb deritzona. Hauetan ikasleak, irrati saioak egiten dituzte edota telebistan egongo balira bezala lan egiten dute. Lantxoak egiten joaten dira eta aldatuz joaten dira egun batzuk atal batean igaro eta gero.




Guzti honekin lortu nahi dena da lanei zentzu bat ematea eta Ikt-etan askoz gehiago sakontzea. Gainera, egunero irekita daude sekzio hauek eta ikasle guztiek parte hartzen dute eta eskola osorako zerbitzu bat dira 4 hedabide hauek.

Azkenik aipatzeko, bi adin ezberdinetako ikasleak daudenez klasean, oso interesgarria iruditzen zait elkarlana. Zeren eta gazte batek helduago baten euskarria izatean motibatua sentituko dela iruditzen zait eta zailtasunak izan ezkero ere lagundu diezaioke. Gainera, irakaslea ez da protagonista, baizik eta bera ikasleak gidatzeko baliagarria da. Honek nire ustez indar eta berezitasun ikaragarri ona ematen dio sistema mota honi.



lunes, 3 de octubre de 2016

Praktika ona zer da?

Askotan gure buruari galdetzen diogu eta hezkuntzak galdetzen du ea zer den praktika on bat, edo zein faktorek egon behar duten hau gauzatzeko.

Praktika ona hain zuzen ere, ekintza bat burutz emaitza onuragarriak lortzeari deritzogu, beraz hau lortzeko hainbat faktore agertu beharra daude:

- Irakasleak ezin du protagonista izan, baizik eta ikasleentzat baliabide bat beraien ikaskuntza prozesuan laguntzeko edo bideratzeko. Irakasleak atentzioa lortzen badu eta azaldu bakarrik egiten badute ikasleei, ez dute praktika on bat beraganatuko.
- Bakarkako lana gutxiagotu eta talde lanean zentratu behar da.
- Ikasleei ez zaie dena eskuragarri eman behar, beraiek pentsatu behar dute.
- Ikasleen nahiak kontuan izan behar dira.
- Ikasleei zer egin duten gaizki azpimarratu beharrean, ondo egin dutena nabarmendu.

Honez gain, testuinguruak eta testuinguru hortan aritzeko duten ahalmenak pisu handia dauka praktika on bat izan edo ez.