lunes, 2 de enero de 2017

Ekintza

Aurrekoan Ekintza ikastetxeko 6. mailako ikasleak izan genituen magisteritza eskolan, musikan sortutako jarduera batzuk praktikan jartzeko eta horiek ebaluatzeko. Lanaren garrantzia jarduera praktikan jartzea eta ebaluatzea zen, horregatik lana banatua izan da, hau da,  GA1 eko ikasleak ariketak sortzeaz arduratu dira, eta GA2 koak berriz aztertzeaz eta ebaluatzeaz.

Emozioak lantzeko tailer ezberdinak sortu dituzte beste klaseko ikasleek eta beraien helburua honako hau zen, musikarekin erlazionatutako ariketak egitea eta tailerretik pasatzen ziren umeei emozio hura transmititzea. Gure lana berriz, ikasle hauek egindako jarduera aztertzea, ebaluatzea eta azkenik hausnarketa bat egitea.

Ekintzako ikasleak arratsaldeko 15:30tan iritsi ziren unibertsitatera eta 6 ikasleko taldetan hasi ziren tailerretara sartzen.  Haserrearen tailerra izan zen guk ebaluatu duguna eta bertatik 3 talde ikusi genituen pasatzen.

Haurrekin izandako tratuari dagokionez: hasiera batetik irakasleak oso modu profesionalean aritu ziren. Hau da, umeak pertsona ezezagun batekin egoteak zertxobait urduri egotera eraman ditu eta hori ekiditeko irakasleak oso modu adeitsuan egin zieten ume guztiei. Hala ere, hasiera batean ikusi zen komunikazio arazoak zituztela elkarren artean, urduri eta konfiantzarik gabe baitzeuden ikasleak. Baina konfiantza ematen saiatu ziren era goxoan hitz egiten eta zituzten zalantza guztiak argitzen, era horretara jarduera burutzeko zertxobait konfiantza gehiagorekin egoteko umeak, nahiz eta denbora gutxi zeukaten elkar ezagutzeko.


Sormenari dagokionez burutu zituzten jarduerak gure ustez maila egokia zuten. Izan ere, urduri eta barrezka dauden ume batzuei haserrea sentiaraztea oso zaila dela iruditzen zaigu. Haserrea sentitzeko azkenean pertsona bat ezagutu edota gustukoa ez den akzio bat burutu behar da, eta honakoa ez da kasua izan. Beraz, hasieran bai umeak pixka bat deseroso sentitu ziren alarma zarata hastean baina gero musika tresnak elkarrekin jotzean pixkanaka lortu zuten ordena batera iristen eta guztien artean burutzen jarduera.

Jarduera burutu den eszenatokiari dagokionez egokia dela iruditzen zaigu, izan ere umeek instrumentuak jotzeko lekua soberan zuten eta borobilean jartzeko ere elkarren artean hitz egiteko. Bestetik, musika ondo entzuten zen eta instrumentuekin sortutako zarata ere ondo isladatzen zen gela horretan,hau da, ez zuen ekorik egiten eta egoki entzuten zen.

Emozioa sentiaraztea zaila denez hautatutako musikaren zuzentasuna zenbaterainokoa izan den ez dakigu. Izan ere aipatu dugun bezela jarduera egin bitartean hainbat faktore zeuden, komunikazioa eza, barreak, urduritasuna, beraz haserrea ez dute askok sentiarazi. Eta jarri duten musika sirena batzuen zarata izan da. Honekin umeak pixka bat deseroso jarri ziren baina haserrea sentitu zuten ez zen argi geratu, gehienek sentipen arraroak izan baitzituzten, desorientatuak baitzeuden.


Talde honek landutako emozioa, haserrea da, ez da sentimenduetatik errazena. Hala ere, lortu zuten hau transmititzea LH 6. mailako ikasle hauei, musika erabiltzeak emozio ezberdinak transmititzeko oso egokia da, batez ere, bigarren  zatian egindako tresna musikalen erabilpenarekin. Hasierako zatian, polizien sirenak, beste zarata batzuen artean,  oso bolumen altuan jartzerakoan, lehenago aipatutako emozioa transmititu nahi zuten, aldiz, beste emozio batzuk aipatzen zituzten zarata hauei buruz galdetzen zietenean. Hau gertatzen da, gure ustez, haserrea ez dagoelako ondo ikusia gure gizartean eta hau ez dutelako espresatzen. Gainera, haserrea sentiaraztea ikasleei pixka bat arriskutsua izan daiteke, haserre baldin badago ume bat ariketa hasieratik ez duelako ondo hartuko orokorrean.

Taldeko partaide guztien rolari dagokionez,guztiek bete dutela esan beharra dago. Gutxi gora behera denen parte hartzea antzekoa izan da, nahiz eta beti egon norbait besteek baino rol garrantzitsuago bat hartzen zuena. Ikasleak ziren ariketa guztietan garrantzitsuenak, eta beraz, gehienean, irakasleen betebeharrak ariketa azaltzera eta honen gidari izatera mugatzen ziren. Gure ustez oso egokia da hau egitea, esperimentu honen aztergaia ikasleak baitziren, eta modu honetan libreago sentiaraz daitezkeelako.

Bestalde, umeei azalpenak ematerako garaian, orokorrean, zaila izaten da zuzena eta zehatza izatea, eginbehar honetaz gain, haurren atentzioa erakartzea ez delako batere erraza. Horregatik, esan dezakegu, beraiek egindako lana puntu honen inguruan egokia izan zela, haur ia guztien atentzioa erakartzea lortu zutelako. Batez ere, hasierako zatian, jardueraren sarreran lehen inpresioa egokia izan dadin esfortzu asko egin dute, hortaz, azalpena ondo bideratzera eraman die honek. Agian, esan dezakegu hurrengo baterako hobekuntza moduan, jarduera hasieran jarritako zaratak ezer azaldu gabe umeak nahastu egiten zituela eta azalpenen bat egiteak lagunduko liokeela jarduerari zentzua ematen, ideia egokia iruditzen zaigu, baina, beste era batera eginda errazago azalduko zen haserrearen sentimendua.




Parte hartzeari dagokionez, esan dezakegu jarduera planteatu dutenek, ondo egin dutela zati honi dagokionean, umeak parte hartzera bultzatu dutelako. Hasiera batean, umeak lotsaturik zeuden eta parte hartzea kostatzen zitzaien, baina, pixkanaka konfiantza hartzen zihoazen eta jarrera aktiboagoa zuten jarduera honetan.

Horrez gain, Ariketak dinamikoak izan ziren, eta denbora gehienean ikasleen parte hartzea eskatzen zuten, nahiko modu dibertigarrian. Gainera, denbora guztian, ikasleei euren iritziak, esperientziak… kontatzera bultzatzen zituzten, eta honek ikasleak gehiago inplikatzera daramatzala uste dugu. Hala ere, bileran aipatu bezala, denbora luzeegia zela uste dugu. Hortaz aparte, guri, ariketa berdina behin eta berriz ikustea nahiko astuna egin zitzaigun, baina horrek ez du zerikusirik beste taldeak egindakoarekin.

Azkenik, Euskara maila ere egokia izan da, izan ere, ikasle batzuk joera handia zuten gaztelaniaz hitz egiteko eta irakasleek oso ondo bideratu zuten zentzu horretan zeren eta ez zieten gaztelaniaz erantzuten baizik eta euskaraz jarraitzen zuten jarduera. Hala ere, kasu hau ikasle batzuekin besterik ez zen gertatzen eta gehiengoak euskaraz egiten zuen. Irakasleen partetik paregabea izan da, euskara maila egokia erabili baitute.


Hona hemen argazki eta bideo batzuk!! Bideo batzuk ezin izan ditugu igo videoaren pisua izugarria zelako eta ez dugu lortu igotzea, hala ere bideo hauetan atalak ondo agertzen direla  iruditzen zaigu.