martes, 4 de octubre de 2016

Amara Berri

Aurrekoan Amara Berri sistema nolakoa zen jakiteko, hitzaldi bat izan genuen unibertsitateko areto nagusian. Oso interesgarria iruditu zitzaidan beste hezkuntza mota baten eredua ikustea eta honako hau azaldu zuten.

Amara Berrik hainbat eskola ditu martxan. bere proiektuarekin eta sare gisa funtzionatzen du.

Bertako sistema honela dago osaturik:

- Lana txokoetan egiten da.
- Testu libururik gabe.
- Departamenduetan egiten da lan.
- Lanen oinarria: liburutegia
- Lan guztiek dute zertarako bat, esaterako irteera bat kanpora.
- Zikloetan adin nahasketa bat dago: (1-2),(3-4),(5-6).

Honez gain, 4 hedabide mota aurkitzen dira Amara Berri sisteman lana egiteko: tv, prentsa, irratia eta txikiweb deritzona. Hauetan ikasleak, irrati saioak egiten dituzte edota telebistan egongo balira bezala lan egiten dute. Lantxoak egiten joaten dira eta aldatuz joaten dira egun batzuk atal batean igaro eta gero.




Guzti honekin lortu nahi dena da lanei zentzu bat ematea eta Ikt-etan askoz gehiago sakontzea. Gainera, egunero irekita daude sekzio hauek eta ikasle guztiek parte hartzen dute eta eskola osorako zerbitzu bat dira 4 hedabide hauek.

Azkenik aipatzeko, bi adin ezberdinetako ikasleak daudenez klasean, oso interesgarria iruditzen zait elkarlana. Zeren eta gazte batek helduago baten euskarria izatean motibatua sentituko dela iruditzen zait eta zailtasunak izan ezkero ere lagundu diezaioke. Gainera, irakaslea ez da protagonista, baizik eta bera ikasleak gidatzeko baliagarria da. Honek nire ustez indar eta berezitasun ikaragarri ona ematen dio sistema mota honi.



No hay comentarios:

Publicar un comentario